Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


23/11/2016. Denontzat

4 URTEKO GELAN UDAZKENA


Urria amaieran basora joan ginen udazkenean ze polita dagoen ikustera. Hostoekin jolasten ibili ginen eta masustak aurkitu genituen. Hostoak, gaztainak, ezkurrak etab, bildu genituen gelara ekartzeko. Udazkenarekin zerikusia duten gauzak etxetik ere ekarri genituen: ipuinak, perretxikoak, hurrak, frutak  ... “Inurria eta txirrita” ipuina landu genuenez  inurritegi bat eta inurriak ere egin genituen  plastilinaz. Eta nola ez, horma-irudi polit batzuk ere bai.

Horrenbeste gauza genuenez, erakusketa bat egitea pentsatu genuen. Eta zelako arrakasta! Beste geletako umeak etorri dira eta baita gure familiakoak ere. Egindako lana azaldu diegu eta txalo zaparrada jaso dugu. Eta amaitzeko, frutekin merendola bat egin dugu. Ummmmm, ze goxoa!!!!!!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA