15/03/2018.
Ikasturtero bezala, aurten ere, Guraso Elkarteak marrazki lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du.
Aurtengo gaia URA izan da. Gai berbera lantzen ari gara Agenda 21ean.
Ikasle askok hartu dute parte, eta oso maila altua erakutsi dute. Horregatik, bai gurasoei, bai marrazkiak baloratu behar izan ditugun irakasleei asko kostatu zaigu hoberenak aukeratzea. Marrazkiaren kalitateaz gain, marrazkiaren bidez gaia nola isladatu duten modua ere kontuan hartu dugu.
Sariak, betiko moduan, eskolako jaian emango dira, aurten, ekainaren 12an.
Mila esker parte hartzeagatik.