25/03/2019.
Gure eskolak badaramatza 4 urte plastikozko tapoiak biltzeko jardueretan oinarritzen den Elkartasun Proeiktu honekin. Ekimen honen xedea dirua biltzea da fundazio pribatu baten laguntzaz. Diru hori gaixotasun larriak dituzten umeen bizi kalitatea hobetzera zuzentzen da.
Dagoeneko 2.400 kg bildu ditugu. Ez dira gutxi.
Hori dena dela eta, Ermuko alkatea, Juan Carlos Abascal, eta alkateorde dana, Beatriz Gámiz, bisitan eduki ditugu . Alde batetik, eskolan nola daramagun proiektua ezagutzera etorri dira, eta bestetik, ekimen hau, eskuzabaltasunez, aurrera daramaten 6. Mailako ikasleen eta tutoreen koordinazio lanak aintzat hartzera.
Diploma polit batzuk oparitu zizkiguten eta arratsalde eder bat pasa genuen.