Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKARGAZKIAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2020-2021.IKASTURTEA

Albiste osoa



02/09/2020. Denontzat

2020-21 IKASTURTEA. Familientzako argibideak


EGUTEGIA

  • Kurtso hasierako bileran egutegiaren ale bana bananduko da.
  • Ikasturte osoan zehar mantenduko da eta aurreko    ikasturtekoaren antzekoa da. Ikastetxearen webgunean dago eskuragarri.

ORDUTEGIA

  • Eskola irailaren 8an hasiko da. Irailaren 11 arte goizeko ordutegia 9:00tik 13:00ra izango da. Jantoki zerbitzua egongo da.
  • Irailaren 14tik aurrera ordutegia 9:00tik 12:30etara eta 14:30etatik 16:00ra izango da. (Ohikoa)

SARRERA

  • Haur Hezkuntzako umeak bere patiotik sartuko dira eta talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da.
  • Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak beheko atetik sartuko dira, talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da lerroetan.
  • Lehen hezkuntzako 4., 5.eta 6. mailakoak goiko atetik sartuko dira, talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da lerroetan.
  •  Familiak euren markatutako lekuetan sarrera ondoan. Segurtasun-distantzia mantenduz eta makarillarekin.

JANTOKIA

  • Hasieran, jantoki-zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du, eta horren berri emango zaizue.

HIGIENE-NEURRIAK

  • Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek maskara derrigorrez erabili behar dute, beraz ume bakoitzak berea ekarri beharko du eskolara.
  • Eskuak, urarekin eta xaboiarekin garbitu, eta hartu tenperatura, beti etxetik eskolara irten aurretik.

OSASUNA

  • Aurreko gauean sukarra izan duena edo edozein motatako gaixotasuna duena ez da etorriko ikastetxera. Deitu osasun-zentrora.
  • Ondoeza kasuan, familia abisatuta izango da eta jarraian etorri beharko dira umearen bila eskolara.
  • Egunero goizean tenperatura ikasle guztieei hartuko zaie ikasgelan.
  • Familiekin bilerak aurretiko hitzorduaz eta maskarillarekin.

KOMUNIKAZIOA

  • Hobeto informatzeko gelako bilera ahalik eta lasterren egingo da. Beharbada, ikasgela bakoitzeko bi txandatan.
  • Etor zaitezte zuen presentzia oso garrantzitsua da eta. Maskararekin etorri.
  • Edozein zalantza argitzeko eskolara deitu, 943 170011.


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Faxa: 943170011

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2013. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA