Hemen zaude: Ongarai Eskola / Hezkuntza eskaintza: Lehen Hezkuntza
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Lehen Hezkuntza

6 ETA 12 URTE BITARTEAN

Gure hezkuntza-jardueran Ikaskuntza Kooperatiboaren metodologia (IK/KI) erabiltzen dugu, ikasleak talde heterogeneoetan antolatzen direlarik. Ikasleek, gaitasunak garatzeaz eta oinarrizko jakintzak ikasteaz gain, eztabaidatzen, akordioak lortzen, besteen iritzia errespetatzen, elkarri laguntzen eta elkarlanean aritzen ikasten dute; azken batean, talde gisa funtzionatzen ikasten dute, eta talde horretan garrantzitsuena guztiek bakoitzaren ahalik eta aukera gehienetaraino aurrera egitea da, betiere Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala (IDU) erreferentziatzat hartuta.

Hainbat baliabide erabiltzen ditugu: testuliburuak, teknologia berriak, bisita antolatuak,..., informazio- eta formakuntza-iturri gisa. Gure Ikastetxean ditugun "giza baliabideak" ahaztu gabe: gure klaustroa (tutoreak, espezialistak eta laguntza - irakasleak).

Hori guztia gure ikasleentzat ezartzen dugun helburu nagusia lortu nahian: pertsona autonomoak prestatzea, komunikatzeko gaitasuna dutenak, espiritu kritikoa dutenak eta lankidetzan eta elkarrekin bizitzen dakitenak.


Lehen Hezkuntza bukatzean Bigarren Hezkuntzara pasatzen dira. Gure eskola ibilbideak Ermua institutuan jarraitzen du.

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

 

BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

2 urte

3 urte

4 urte

5 urte

 

ERMUA BHI

     

>>

         

>>

 
Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA