Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


19/12/2023. Denontzat

GAU BELTZA


Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari gara herriz herri.

Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, gainera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa. Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, “Gau beltza” edo “arimen gaua” berreskuratzeko bideari batu gara.

Antzinakoak kontuan hartuta, guretik nahi izan dugu Gau Beltza ospatu, gaur egungo ikuspegiak ematen dizkigun aukerak eta erakargarritasuna baliatuta.

 Gauzak honela, aurten Ongarai eskolan beldurraren kutxa sortu dugu. Ikasleekin beldurrak landu, bakoitzak berea paper zati batean idatzi eta beldurraren kutxan bildu ditugu gu guztion beldurrak. Urriaren 31an eskolako patioan elkartu ginen eskolako kide guztiak, beldurren kutxan genituen beldur guztiak sutan erretzeko. Oso ondo pasatu genuen eta urtero errepikatuko dugun ekintza bat izango da, zalantzarik gabe.


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA