Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


23/02/2024. Denontzat

DIGNA GONZÁLEZ OTERO GURE ESKOLAN


Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko. Horregatik eta historian zehar egindako lana errekonozituz,  herri mailan zein Ongarai eskolan egun hori ospatu genuen.

Hainbat emakume zientzialari ospetsuen bizitzak aztertu genituen, biografiak landu genituen, sortutako mahai jolasetan ekipoetan aritu ginen, etab. Baina ez hori bakarrik! Emakume zientzialari baten bisita izan genuen Ongarai eskolan! Digna González Otero gure artean egon zen eta gauza asko ikasi genituen berarekin! Ermuko Bexen Cardio enpresan ari da buru belarri lanean desfibriladoreak sortzen, eta oso intereresgarria izan zen eskaini zigun hitzaldia.

Eskerrik asko Digna! Gora mundua aldatzen ari diren emakume zientzialariak!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA