Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


19/03/2024. Denontzat

IDAZLEAK ONGARAI ESKOLAN


Aurten ere, Ermuko liburutegiak antolatutako “Idazleak Eskolan” ekimenean parte hartu dugu; Idazle baten liburua irakurtzen dugu lehendabizi, eta ondoren, idazlea gelara etortzen da liburuaren inguruko solasaldia egitera. Ekintza aberasgarria benetan.

2.zikloan Antton Kazabon izan dugu gurekin, eta, 3. zikloan, Naikari Gabilondo eta  Iñaki Zubeldia izan ditugu gure artean. 

4. mailan Antton Kazabonen “Momolo” izeneko liburua irakurri eta aztertu genuen.   Otsailaren 28an idazlearekin izateko parada izan genuen eta liburuari buruz hitz egin genuen. Saioa oso emankorra eta dinamikoao izan zen.

Otsailaren 29an, Naikari Gabilondo 5. mailakoekin egon zen, “Tximeletak eta gozokiak” liburuaren inguruan hitz egiten. Hitzaldi ederra eman ziguna! Oso gustora egon ginen berarekin eta , esan zigunez,  berak ere gozatu zuen esperientziarekin.

 Iñaki Zubeldia 6. mailakoekin  egon da, “Leize-zuloko misterioa” liburuaren inguruan solasaldia ematen. Historia erreala izan da eta Arrikrutz kobako argazkiak erakutsi dizkigu. A zer nolako pasadizoak! Gainera, liburuak sinatzeko aukera ere izan dugu. Ikaragarri ondo pasatu dugu berarekin, eta bera ere oso gustora egon da gurekin. Bukaeran, azkenaldian izan duen saiorik onena izan dela aitortu digu.

Gora euskal idazleak eta gora Ongarai eskola!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA